undefined

Humanismoz eta bizitasunez beteriko entrenamendua

Humanismoz eta bizitasunez beteriko entrenamendua

2016an ELAk (Alboko Esklerosi Amiotrofikoa) diagnostikatu ziotenaren harira, DalecandELA elkarteko Jaime Lafitak Athleticeko jokalariekin bere jarrera inspiratzailea partekatu du

Athletic Clubeko lehen taldearen asteko lehen entrenamenduak sarrera oso berezia izan zuen Jaime Lafita, Diego semeak lagunduta, eta DalecandELA elkarteko beste bi lagunekin batera. Jaime Lafita Athleticzale bat gehiago da (kirolaria, musikaria, familiako aita), non 2016an jakinarazi zioten gaixotasun krudelenetako bat zuela. ELA (Alboko Esklerosi Amiotrofikoa) gaixotasun neurodegeneratibo sendaezina da eta bere pazienteek lau urte eskaseko bizi-itxaropena dute. Zorigaiztoko diagnostikoarrekin erori beharrean, senide eta lagunek babestuta, DalecandELA elkartea sortu zuen, bere eriondoa bizitzaren omenaldi bihurtu eta bere jarrerarekin humanismo eta jakinduria izugarriko irakaspenak transmititzeko.

Nahiz eta gaixotasunaren egoera aurreratua izan, Jaime Lafitak jokalariekin partekatu nahi izan zuen zoritxarraren aurrean bere buruak duen gainditzeko gaitasuna. Bere haurtzarotik etxean mamitu dituen balioak, hain zuzen ere, Athletic Club-i, bere bihotzean daraman taldeari, lotuta daude. Jaime Guillermo Gorostiza handiaren senidea da, Bala Roja, elezahar zuri-gorriarena. Orain, Jaime berada, zelaietatik kanpo, bizitzaren balioak helarazten dituena.

Ikerketan dago irtenbidea

Bizitzari egindako omenaldiaz harago, Jaime Lafita eta DalecandELA elkartearen atzean ELA-ren ikerketari ahal den neurrian laguntzeko eta kaltetutako beste pertsona batzuei hainbat baliabidez laguntzeko erabakia nagusitzen da. Gaixotasun arraroen artean sailkatuta, patologia izugarri horren ikusgarritasuna funtsezkoa da ikerketa medikora bideratutako funtsak biltzeko. Hala, Jaimeren marrazkiekin eta Blueberry tenientearen komikietan inspiratutako kamiseten salmenta soil gisa hasi zena, urteekin elkarte bihurtu da, eta 240.000 € baino gehiago bildu eta eman dizkie ELA-ren ikerketan edo gaixoei laguntzen diharduten erakundeei.

Aurrera atera dituzten ekimen aipagarrienen artean, DalecandELA Music Festival eta The Soundtrack ( ELAren soinu-banda) diskoaren aurkezpeneko kontzertuak, BrussALS Challenge, Europako Parlamentura bizikletaz eta belaontzian ikerketarako funts gehiago aldarrikatzeko egindako bidaia (ia 900 km eta bi eguneko iruapena) eta itsas-mailatik teidELA Ruta 04-ren igoera nabarmentzen dira.