undefined

Gaur, San Mameseko Herri Harmailerako Ezohiko Batzar Nagusia

Gaur, San Mameseko Herri Harmailerako Ezohiko Batzar Nagusia

Bazkide konpromisarioen bilera zuzenean jarraitu ahal izango da Athletic Clubeko Youtubeko kanal ofizialaren bitartez, 19:15etik aurrera

Gaur arratsaldean, osteguna, 2022ko apirilaren 7an, Bilboko Euskalduna Jauregian (II. Erakusketa Hallean) San Mameseko Herri Harmaila bozkatzeko Ezohiko Batzar Nagusia egingo da, lehenengo deialdian 19:15ean, eta 2. deialdian 19:30ean, honako gai-zerrendarekin:

LEHENA: Onartzen al duzu San Mamesen gaur egun dauden animazio guneak bateratuko dituen eta abonatu gazteen eskaerei irtenbidea emango dien Herri Harmaila sortzea?.

BIGARRENA: Kontsulta horren emaitza baiezkoa bada, Batzarrak herri-harmaila horren eredua hautatuko du honako proposamen hauen artean:

2.a. 2020ko urrian aurkeztutako “Animazio Harmailen Oinarrizko Proiektua” delakoaren Zuzendaritza Batzordeak berrikusitako proposamena.

2.b. “San Mamesen Orroa” dinamikaren proposamena: Herri Harmaila, Ipar Beheko Tribunaren eserleku guztiek osatuta, Athletic Clubeko bazkide guztiak antzinatasunaren arabera birkokatuz.

Bazkide konpromisarioen bilera zuzenean jarraitu ahal izango da Athletic Clubeko Youtubeko kanal ofizialaren bitartez, 19:15etik aurrera.

Halaber, ondoko gaien berri ematen zaie bazkideei:

  • Lehena: Athletic Clubeko Estatutu Sozialetako 27. artikuluan ezarritakoaren arabera, Batzarra baliozkotasunez eratuko da, lehen deialdian, kideen %50 gutxienez bertaratzen bada. Bigarren deialdian, nahikoa izango da horien %10.
  • Bigarrena: Hautestontziak 20:30etatik aurrera zabalduko dira eta parte-hartzaileen hitzak amaitzen direnetik zentzuzko epe baten ondoren itxiko dira.
  • Hirugarrena: Estatutu Sozialen 25. Artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, NANa aurkeztea eskatuko da Batzarra egingo den aretora sartu ahal izateko.