undefined

Estatutu Sozialak Erreformatzeko Proiektua

Estatutu Sozialak Erreformatzeko Proiektua

Dokumentu eguneratuak alegazioetarako epe bat izango du orain, maiatzaren 13a baino lehen behin betiko testua aurkeztu baino lehen, eta maiatzaren 23an aurkeztuko da Batzarrak onar dezan

Athletic Clubeko bazkideek gaurtik, 2022ko apirilaren 8tik, eskuragarri izango dute webguneko Bazkideen Txokoan Estatutuak Erreformatzeko Proiektua, Athletic Clubeko Estatutuak Erreformatzeko Batzordeak abenduan aurkeztutako Aurreproiektuari Klubeko bazkideek egindako ekarpenen ondoren eguneratutakoa. Era berean, webguneko txokoan, aurreproiektuari dagokionez testuan egindako aldaketa nagusiak jasotzen dituen laburpen-dokumentua kontsultatu ahal izango da.

Dokumentu horiek webguneko Bazkideen Txokoan daude, ESTATUTUEN ERREFORMA atalean klik eginez eta, horren barruan, hemen:

  • Athletic Cluben estatutu berrien proiektua
  • Aurreproiektuari buruzko berritasun nagusien laburpena

Horretarako, eta indarrean dauden estatutuen lehenengo xedapen gehigarria betez, prozesu horretarako egutegi hau ezartzen da:

  • Alegazioak aurkezteko azken eguna: 2022ko apirilaren 26a 
  • Behin betiko testuaren aurkezpen-data: 2022ko maiatzaren 13a
  • Proiektua bozkatu ahal izateko Ezohiko Batzarra: 2022ko maiatzaren 23a

Testu huen gainean, bazkideek egoki iritzitako alegazioak egin ahal izango dituzte apirilaren 20ra arte, webguneko Bazkideen Txokoaren bidez, ‘Bidali zure alegazioak’ botoian klik eginez. Botoi hori ESTATUTUEN ERREFORMA atalean ageri da. Horrez gain, aukera izango dute beren ekarpena webguneko txokoan gainerako bazkideentzat ikusteko aukera ematen duen laukia markatzeko. Halaber, alegazioak honako helbide elektroniko honetan jasoko dira: [email protected] edo aurrez aurre San Mameseko Bazkideen Arretarako Bulegoan.

Erregalameduen zirriborroak

Erreforma Proiektua hainbat erregelamenduk markatutako Estatutuen garapena kontuan hartuta egituratu denez, Estatutuak Erreformatzeko Batzordeak bazkideekin partekatu nahi ditu, halaber, honako araudi hauen lan-zirriborroak, Batzorde honek arrazoi horregatik idatzi dituenak, eta webguneko Txokoaren atal berean kontsulta eta deskarga daitezkeenak, hots, ‘Estatutuen Erreforman’ atalean.
  • Erregelamendu organikoa

Konpromisarioen Batzar Nagusiaren, Zuzendaritza Batzordearen eta Klubeko gainerako organoen funtzionamendu-araudia, boto elektronikoa bereziki araututa.

  • Hauteskunde erregalamendua
  • Erreferendumen, kontsulten eta partaidetza-prozesuen erregelamendua