undefined

Lan saio berezia Lezaman

Lan saio berezia Lezaman

Ume asko joan dira gaur goizeko lan saiora, egun hauetan eskolarik ez dutela aprobetxatuz

Aste Santuko oporrak aprobetxatuz, athleticzale txiki asko egon dira Lezaman lehoien entrenamendua ikusten. Saioaren amaieran, jokalari guztiak harmailetara hurbildu dira autografoak sinatzera eta ilusioz beterik zeuden umeekin argazkiak ateratzera. Nekez ahaztuko dute goiz eguzkitsu honetan beren idoloen ondoan bizitakoa.