
Aste Santu honetan, gozatu Athletic Clubaz!
Aste Santu honetan, gozatu Athletic Clubaz!
Ezagutu San Mamesek opor hauetan eskaintzen dituen zerbitzuen ordutegi bereziak
Athletic Clubek plan ugari proposatzen dizkizu Aste Santuko oporretarako. Igandean Celtaren aurka San Mamesen jokatuko den partidatik hasita (18:30ean) AC Museoaren bitartez bihotz zuri-gorrira egin ahal izango duzun bidaiara arte.
Gainera, Athletic Clubaz gozatu ahal izango duzu bertako gastronomiaren eta Katedralean bertan prestatutako ostalaritza-guneen bitartez. Eta ez ahaztu opariak! Denda ofizial zuri-gorriek ordutegi berezia izango dute jaiegun hauetan, lehoien moda guztia eskuratu ahal izateko.
Athletic Club-RC Celta (San Mames, igandea 18:30ean)
AC Museoa & San Mameseko Tourra
Egunero egongo dira irekita 10:00etatik 20:00etara, apirilaren 17an izan ezik (partida eguna), 14:00etan itxiko baita tourra eta museoa 16:30ean. Egin erreserba orain eta planifikatu zure bisita erosotasun guztiekin.
San Mames Jatetxea
Aste Santu honetan, ezagutu jakirik eta zaporerik onenak San Mameseko sukaldetik bertatik. Fernando Canales sukaldariak, Michelin izarra duenak Etxanobe jatetxearekin, bertako sukaldaritzako plater garrantzitsuenen karta prestatu du. Zatoz San Mamesera eta gozatu esperientzia paregabeaz! Ordutegiak:
- Osteguna 14, ostirala 15 eta larunbata 16: 13:30etik 15:30era eta 20:30etik 22:00etara.
- Igandea 17: 13:30etik 15:30era.
- Astelehena 18: itxita.
- Asteartea 19 eta asteazkena 20: 13:30etik 15:30era.
- Osteguna 21, ostirala 22 eta larunbata 23: 13:30etik 15:30era eta y 20:30etik 22:00etara.
- Igandea 24: 13:30etik 15:30era.
Campa de los Ingleses Taberna
Futbola eta Athletic maite dutenentzat tokiren bat badago, hori La Campa de los Ingleses da (San Mameseko denda ofizialaren ondoan), edariak futbolarekin eta janariarekin bat egiten duen tokia. Gozatu zure edariaz San Mames barrura begira. Ordutegiak:
- Osteguna 14: 9:30etik 20:00etara
- Ostirala 15: 9:30etik 20:00etara
- Larunbata 16: 10etatik 20:00etara
- Igandea 17: 10etik 17:00etara
- Astelehena 18tik ostegun 21era arte: 9:30etik 20:00etara. Ostegunean, gainera Cadiz-Athletic partida eskainiko da 20:00etatik aurrera.
- Ostirala 22: 9:30etik 20:00etara
- Larunbata 23: 10etatik 20:00etara
- Igandea 24: 10etatik 17:00etara
Geuria!
Geuria! Athletic Clubeko sportsbarrak, San Mameseko 13. atearen ondoan, Athletic eta Celtaren arteko partidaren emankizuna eskainiko du apirilaren 17an, igandean, 16:30etik aurrera, atarikorik onenarekin, eta baita Cadiz-Athleticena ere, apirilaren 21ean, ostegunean, 20:00etatik aurrera. Gozatu partidaak pantaila erraldoien bidez eta eskaintza gastronomiko handiarekin!
Denda ofizialak
San Mames eta Mazarredoko dendak zabalik egongo dira egunero 10:00etatik 20:00etara. Gainera, gure zleiako dendak 21:00ak arte luzatuko du bere ordutegia igandean, hilaren 17an, Athletic-Celta partida dela eta.
Errekalde Zumarkaleko eta Max Centerreko dendek ohiko ordutegiak mantenduko dituzte, Ostegun Santua, Ostiral Santua eta Pazko Astelehenean izan ezik, egun horietan itxita egongo baitira.
Eta gogoratu zure eskaera edozein ordutan egin dezakezula Klubaren online dendaren bidez.

