
Kluba | Lezama |
Athletic Clubek hitzartutako klubak bilduko ditu
Athletic Clubek hitzartutako klubak bilduko ditu
San Mamesek maiatzaren 5ean “Elkarrekin Athleticen alde” ekitaldia hartuko du
Datorren maiatzaren 5ean, 19:00etan, San Mamesen, “Elkarrekin Athletic-en alde” ekitaldia antolatuko da, Athletic Cluben eta bere hitzartutako kluben arteko topaketa.
Arratsalde bat familian partekatzeko asmoarekin, klub zuri-gorriak eskerrak emateko, omenaldiak egiteko eta etorkizunera begiratzeko uneak izango dituen ekitaldia diseinatu du. Gonbidapena egin zaie familia zuri-gorria osatzen duten eta gaualdi honetan parte hartuko duten klub guztiei.