“Partida aparta egin dugu”
Marcelino Garcia Toral, Atletico Madrid mendean hartuta, oso pozik agertu da “Europarako borrokan egotea ahalbidetzen digun” garaipena lortzeagatik
“Oso pozik nago jokalariek nola jokatu duten ikusita. Gure futbolariek aparteko partida egin dute”. Athletic Clubek Atletico Madriden aurka San Mamesen lortutako garaipenaren ostean, Marcelino oso pozik agertu da. Lehoiek partida bikaina burutu dute gaurkoan: “Abiadura, zehaztasun eta intentsitate handiarekin jokatu dugu. Futbolari hauek sekulako partida jokatu dute. Oso harro nago haietaz”.
Lehoiek Europako postuetarako lehian sartzeko hiru puntu lortu dituzte, Katedraleko giro bikaina izan eta gero: “Giroa izugarria izan da. Beste gau magiko bat hemen. Lau daramatzat dagoeneko eta ez dut ahaztuko. Garaipen honek Europan egoteko borrokan egoteko aukera eman digu. Ea lortzen dugun gure zaleekin hurrengo partida aurrera ateratzea. Garrantzitsuena hurrengo neurketa da eta puntu asko batzea ere. Ikusiko dugu gero puntu kopuru hori zertarako balioko digun”.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Atlético de Madrid



