ZOOM I Ricardo Bochiniri omenaldia
Katedralak One Club Man 2022ko irabazlea omendu zuen Athletic-Valencia partidaren atarian
Ricardo Bochinik, Independienteko jokalari oiha eta One Club Man 2022 sariduna, San Mamesen aitorpen beroa jaso zuen atzo. Katedrala zutik jarri zen ‘Bocha’k bere bizitzako klubarekiko zuen leialtasuna eta konpromisoa aitortzeko. 20 denboraldiz bere etxea izan zen Klubean, gure One Club Man sariduna, Diego Armando Maradona eta Leo Messi iritsi ziren arte Argentinako futbol taldeko 10 zenbakidun onena izan zen.
Valentzia CFren aurkako partidaren atarian, Jose Angel Iribarrek eta Athletic Clubeko beheko mailetako jokalari batek, zazpigarren One Club Man garaikurra eman diote Independenteko jokalari ospetsuari. Zazpi titulurekin, Independente Amerikako Libertadores Kopako garaikur gehien dituen kluba da.