
Partida aurrekoa: Granada CF vs Athletic Club (LaLiga 36. J)
Partida aurrekoa: Granada CF vs Athletic Club (LaLiga 36. J)
Lehoiek gaur arratsaldean 20:00etan Nuevo Los Carmenes zelaian jokatuko duten neurketaren inguruan jakin beharreko xehetasun guztiak
LaLiga amaitzen ari da eta Athletic Clubek, beste jardunaldi batez, partida erabakigarria izango du Europako helburuei begira. Lehoiek Granada CF-ren aurka jokatuko dute denboraldiko azken-aurreko irteeran, txapelketa kontinentaletarako postu bat lortzeko garrantzi handiko neurketan. 9 puntu jokatzeke daudenean, zuri-gorriak zazpigarren postutik puntu bakarrera daude, Conference Leaguerako txartela ematen duen eta orain arte Villarreal CF-k duen tokia. Granada mailari eusteko borrokan ari da, eta Mallorcan lortutako garaipen handiaren ondoren, jaitsiera postuak baino bi puntu gorago dago.

Deialdia

Marcelinok 19 jokalari deitu ditu gaurko partidarako. Lesioen atalean, De Marcos, Yeray, Nuñez, Capa eta Sancet ez dira gaurko neurketarako gai egongo, min hartuta daude eta.
Marcelino
Errepasatu hemen Marcelino Garcia Toralen adierazpenak talde andaluziarraren eta bilbotarraren arteko neurketaren atarikoan.
Aurkaria
![]()
1931n sortu zen, jatorriz Club Recreativo Granada izenarekin. 1940an, bigarren mailako taldea izatera pasa zen, eta Granada Club de Futbol sortu zen lehen talde gisa. Partidak Los Carmenes estadioan jokatzen zituzten, zutunik 22.000 lagunentzako tokia zuena, baina XX. mendearen azken hamarkadan saldu egin behar izan zuten taldearen zorra kitatzeko. Granada CF Granadako udal-estadioan jokatzera pasa zen, eta Nuevo Los Carmenes izena hartu zuen. 1941-42 denboraldian, Granadako taldeak debuta egin zuen Lehen Mailan, eta ordutik 26 denboraldi egin ditu maila gorenean, sei alditan banatuta.

Estatistikak
1941-42 denboraldian LaLigan jokatu zuten lehen partidatik 51 partida jokatu dituzte guztira Granadak eta Athleticek, eta egun balantze positiboa du talde zuri-gorriak: 26 garaipen, 12 berdinketa eta 13 porrot.

Los Carmenes eta Nuevo Los Carmenesen bi taldeen arteko partidei dagokienez, Athleticek aurkako balantzea du: sei garaipen, bederatzi berdinketa eta hamar porrot.


Granadaren aurkako datu estatistiko guztiak, hemen.
Athleticzaleak munduan zehar
Jarraitu gure Athleticen partida edonondik. Ez ezazu galdu!

Erlazionatutako partidak
Granada CF - Athletic Club



