undefined

‘Geuria! Igandeak’, musika zuzenean San Mamesetik

‘Geuria! Igandeak’, musika zuzenean San Mamesetik

Zelaiko sports tabernak, Katedraleko 13. atearen ondoan, igande honetan estreinatuko ditu goizeko kontzertuak, Athletic-Osasunaren atarikoan

‘Geuria! Igandeak!’ izena du San Mames inguruan aisialdirako alternatiba bat eskaini nahi duen Athletic Cluben ekimen berriak. Igandeetan izango diren goizeko kontzertuen zikloa da, Geuria! kirol tabernan, 13. atearen ondoan.

Micky & The Buzz talde bilbotarrak emango dio hasiera igande honetan, Athleticen eta Osasunaren arteko norgehiagokaren atarian. 13:00etatik aurrera, dibertsioa, dantza eta rock & roll klasikoena ziurtatuta daude. Sarreren prezioa 10 €koa izango da aldez aurretik eta 12 €koa leihatilan.

Eta datorren maiatzaren 29an, ‘Geuria! Igandeak’ ekimenaren bigarren hitzordua El Menton de Fogartyk girotuko du. Bilboko taldea goi mailako pop rocka da eta kontzertua aprobetxatuko du single berria aurkezteko, gaur egun grabatzen ari den disko berriaren aurrerapena.

Lortu zure sarrerak orain!

Geuria!, entretenimenduaren kontzeptu berritzailea 

San Mameseko kirol taberna, 13 eta 14 ateen artean, Athletic esperientzia eta kalitatezko aisialdia uztartzen dituen funtzio anitzeko gunea da. Espazio honetan gure taldeen partidak jarraitu daitezke, baita beste kirol batzuen emanaldiak ere, kontzertuak, DJen saioak, e-sportak edo vermu saioak.

Entretenimenduaren, kirolaren eta gastronomiaren kontzeptu berritzailea da, lotura komun batekin: San Mames, Bilboko identitatearen ikur gisa.

Establezimenduak pantaila erraldoiak, argiztapen efektuak eta soinu inguratzailea ditu, lehen mailako esperientzia sortzeko. Horrez gain, kalitatezko eskaintza gastronomikoa du, bokata, burger, pizza eta entsaladaz osatua.

Gozatu Geuria esperientziaz zure familia eta lagunekin batera!