undefined

Argentinaren entrenamendurako sarbidea San Mamesen

Argentinaren entrenamendurako sarbidea San Mamesen

Argentinako selekzioa Katedralean arituko da larunbatean 17:00etatik aurrera eta saioa ikusteko sarrerak Athletic Cluben webgunean eros daitezke dagoeneko

Argentinako futbol selekzioak datorren ekainaren 1ean Wembleyn Italiaren kontra jokatuko deuen Finalissimarako prestaketarekin jarraitzen du Lezaman.

Lionel Scalonik entrenatutako taldea egunero aritzen da talde zuri-gorriaren faktorian, ateak itxita, baina datorren larunbatean, maiatzaren 28an, San Mamesen ateak irekita egingo du lan saioa publiko orokorrari eskainia.

Entrenamendua 17:00etan hasiko da, eta sarrerak Athletic Cluben sarreren webgunean eros daitezke dagoeneko.

Horien prezioa, AFArekin adostu ondoren, 12 eurokoa izango da publiko orokorrarentzat eta 10 eurokoa Klubeko bazkideentzat (bazkide-kodearekin eta PIN zenbakiarekin baliozkotu behar dira erosketa-atalaren goiko aldean) eta Club Athletic-eko kideentzat (Club Athletic-eko balidazio-eremua beheko aldean agertzen da eserlekua hautatu ondoren).

Halaber, Katedraleko leihatilak maiatzaren 27an irekiko dira, ostiralean, 17:00etatik 20:00etara, eta larunbatean bertan, 14:00etan hasi eta entrenamendua hasi arte.

Erosi zure sarrera orain hemen.