undefined

Bilbao Athletic eta Basconia utziko duten jokalariak

Bilbao Athletic eta Basconia utziko duten jokalariak

Zapi jokalarik ez dute bigarren taldean jarraituko datorren denboraldian

Bilbao Athleticeko Victor San Bartolome, Mikel Kortazar, Antxon Jaso, Alvaro Nuñez, Gorka Agirre (Sestao River taldean utzita), Xabier Arberas (SD Gernikan utzita) eta Unai Rementeria jokalariek ez dute talde zuri-gorrian jarraituko.

San Bartolome, Kortazar, Nuñez eta Agirre Lezaman hasi ziren kimuetan eta maila guztietan aritu zireb Bilbao Athleticeraino iritsi arte. Rementeria ere alebinetan sartu zen eta hiru urtez egon zen Lezaman. Arberas haur mailan heldu zen eta Jaso bigarren talde zuri-gorrian sartu zen.

Era berean, Unai Perez, Ander Laka, Manex Asategi, Gorka Campo (Urduliz CF taldera utzita), Alejandro Ibarrondo (CD Laredora utzita) eta Iker San Vicente (SD Leioara utzita) jokalariek ez dute Basconian jarraituko.

Athletic Clubek eskerrak eman nahi dizkie guztiei euren konpromisoagatik eta dedikazioagatik, eta onena opa nahi die etorkizuneko kirol ibilbidean eta maila pertsonalean.