
Kluba | Bazkideak | Lehen taldea |
2022-23ko LaLigako lehenengo hiru jardunaldien ordutegiak
2022-23ko LaLigako lehenengo hiru jardunaldien ordutegiak
Athleticek badaki abuztuan jokatuko dituen hiru partiden data eta ordua
LaLigak jakitera eman du 2022-23 Ligako lehen hiru jardunaldietarako ordutegia. Lehoiak abuztuaren 15ean, astelehenean, estreinatuko dira, Begoñako Ama Birjinaren egunean (jaieguna Euskadin), 17:30ean, San Mamesen, RCD Mallorcaren aurka.
Bigarren jardunaldia ere Katedralean jokatuko da, abuztuaren 21ean, igandea, 17:30ean, Valentzia CFren aurka. Bilbo Aste Nagusian murgilduta egongo da egun hauetan.
Etxeko txapelketaren lehen irteerari dagokionez, Athleticek Cadizeko Mirandilla Berria bisitatuko du abuztuaren 29an, astelehenean, 20:00etan.