undefined

Jon Uriartek Athletic Cluben presidente kargua hartu du

Jon Uriartek Athletic Cluben presidente kargua hartu du

Hilaren 24an presidente eta Zuzendaritza Batzordeko hauteskundeak irabazi zituen hautagaitzak estatutuetan eskatzen den banku-aurreabala aurkeztu du

Athletic Cluben Estatutu Sozialek eskatzen duten aurreabala aurkeztu eta ondoren Hauteskunde Batzordeak balioztatu ondoren, Izan Athletic hautagaitzak, hilaren 24an San Mamesen egin ziren Presidentetzarako eta Zuzendaritza Batzorderako hauteskundeen irabazleak, kargua hartu du. Hori dela eta, Jon Uriarte Uranga presidente zuri-gorri berria da, klubaren historiako hogeitahamahirugarrena.

Zuzendaritza Batzordearen osaera honako hau da:

  • Presidentea: Jon Uriarte Uranga
  • 1. Presidenteordea: Nerea Ortiz Olarra
  • 2. Presidenteordea: Jon Ruigómez Matxin
  • Idazkaria: Jon Salinas Aguirre
  • Idazkariordea: Xabier Álvarez Lombardia
  • Diruzaina: Guillermo Ruiz-Longarte Pérez
  • Diruzainordea: Adolfo Plaza Izaguirre

Batzordekideak:
Igor San Román Matxain
José Urrutia Beristain
Ibon Naberan Álvarez
Egoitz Begoña Bilbao
Ignacio Urigüen Echeverría
Roque Echániz Urrutia
Laura Ruiz de Azua Esturo
Ana Díez Álvarez
Gorka Cubes San Salvador del Valle
Ainhoa Iza Rodríguez
Goizalde Santamarina Cabrero
Garazi Unibaso Duque