2022/23 denboraldirako Athletic Cluben dortsalak

2022/23 denboraldirako Athletic Cluben dortsalak

Athletic Clubeko jokalariek dagoeneko finkatuta dituzte sasoi honetan kamisetetan izango dituzten zenbakiak

2022/23 denboraldiko lehen partida ofiziala hastear dagoela, Athletic Clubeko gizonezkoen lehen taldeak zehaztuta ditu dortsal ofizialak.

Berritasunen artean, Jon Morcillok lehoiekin lehen denboraldian izan zuen 2 zenbakia berreskuratuko du; Dani Vivianek Unai Nuñezek (orain RC Celtan utzita) aurreko denboraldian zeraman 3 zenbakia izango du; Nico Williamsek 11 zenbakia izango du bizkarrean; Gorka Guruzetak Dani Vivianek libre utzitako 12 zenbakia hartuko du eta Julen Agirrezabalak, harrobiko 26 zenbakia mantenduko du.

Bigarren taldeko fitxa mantenduko duten jokalariei dagokienez, Alex Padillak 27 zenbakia eramango du soinean, Ander Iruk 35-a, Luis Bilbaok 28-a, Malcom Adu Aresek 29-a eta Aitor Paredesek 31-a.