
Lehen taldea |
Athleticek San Mamesi neurria hartu dio
Athleticek San Mamesi neurria hartu dio
Ernesto Valverderen taldea zelaian entrenatu da RCD Mallorcaren aurka, LaLigako estreinaldian, jokatzeko bi egun falta direnean
Athletic Club San Mamesen entrenatu da gaur goizean RCD Mallorcaren aurka, LaLigako estreinaldian, jokatzeko bi egun falta direnean. Saioak ordubete baino gehiago iraun du eta lehoiek aste honetan bertan jarritako soropila ezagutu ahal izan dute. Ez da ezustekorik egon.
Talde zuri-gorria berriro entrenatuko da bihar arratsaldeko 18:00etatik aurrera partidaren atariko azken probak egiteko. Astelehenean, gainera, Ipar Beheko Harmaila osoan dagoen Animazio Herri Harmaila estreinatuko da.