
Festa athleticzalea Villarreal CF taldearen aurkako partidaren atarian
Festa athleticzalea Villarreal CF taldearen aurkako partidaren atarian
'Gatibu' taldeak hainbat abesti kantatuko ditu akustikoan, jolas-, kirol-, elkartasun-, gastronomia- eta musika-jarduerez beteriko jardunaldian
Igande eguerditik aurrera, San Mameseko zabalgunea jaiz jantzitako euskal plaza tradizional bihurtuko da. Bertan, familia athleticzaleak elkartu ahal izango dira munduko klub paregabeenaren kide direla ospatzeko, Villarreal CF taldearen aurkako partida erakargarriaren atarian. Athletic Clubek antolatutako egitarauak, 'Athletic Plaza' izenekoak, 'Gatibu' rock taldearen parte hartzea hartuko du barne, jolas-, kirol-, gastronomia- eta musika-jarduerez beteriko jardunaldian.
San Mamesekin batera, zabalgunea bi gune handitan banatutako plaza handi bihurtuko da. Bi zonaldeak elkarri lotuta geratuko dira, eskaintza gastronomiko anitza duten zortzi “food trucks”-ekin.
Musika-gunea
Miserikordiatik hurbilen dagoen gunean, gastronomiara eta musikara zuzendutako txosna bat prestatuko da janari eta edari zerbitzuarekin, eta San Miguel agertokian, 'Gatibu'-k hainbat kantu akustikoan eskainiko ditu, 13: 30etik aurrera.
Jarduera-eremua
Ingeniariengandik gertu dagoen eremuan, jolas-jarduerak eta kirol-jarduerak egingo dira, batez ere txikienentzat zuzenduta: Giza Futbolina, Regateak, Esports: Play Station, Txirrista puzgarriak, aurpegiak margotzeko eremua eta Txapa Tailerra.
Jarduera-eremu hori mugatuta egongo da, eta erdiko arku baten bidez kontrolatuta sartuko da bertara. Arku horretan, bertaratutakoei datuak eskatuko zaizkie, esparrutik askatasunez mugitzeko aukera emango dien eskumuturrekoa emateko. Gune honetan, publikoak hainbat sariren zozketan parte hartu ahal izango du: sarrera bikoitza San Mames BAT-entzako, bost bisita bi lagunentzat Lezamako kirol instalazio berriak ezagutzeko, hiru Match-Day esperientzia bi lagunentzat, partidarako bi sarrera bikoitz edukiera orokorrean, hiru sarrera bikoitz AC Museorako edo denda ofizialeko produktu sorta batzuk haurrentzat eta helduentzat.
Gainera, jarduera gune honetan Club Athleticentzako karpa bat, Photocall bat, motibo zuri-gorriekin diseinatutako atzeko olana batekin, eta Koopera (arropa bilketarekin), Elikagaien Bankua (elikagai bilketa handia egongo da) eta Osakidetzako Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa, Euskadiko Odol Emaileen Elkartearekin batera (odola emateko) egongo dira.
- Koopera karpa, athleticzaleek eman nahi duten arropa jasoko duena 12:00etatik 17:30era.
- Elikagaien Bankuko karpa, galkorrak ez diren elikagaiak emateko: arroza, pasta, lekale lehorra, olioa, arrain-kontserbak, tomatea, etab.
- Osakidetzako Transfusio eta Giza Ehunaren Euskal Zentroak eta Euskadiko Odol Emaileen Elkarteak autobus bat jarriko dute EHUko ingeniaritza fakultatearen eraikinaren ondoko zabalgunean, 9:15etik 14:15etara.
3x3 futbol txapelketa
Athletic Club Fundazioaren Bonbonera zelaiak, 10 x 15 metroko zelai txikiak, 16 urtetik gorakoentzako 'Audiogroup 3x3 futbol txapelketa' jasoko du 12:00etatik 14:30era. Izena ematen duten talde guztien artean, 16 aukeratuko dira txapelketa hau jokatu dezaten. Izena eman hemen.
16 urtetik gorakoentzako txapelketa hau amaitu ondoren, Bombonera gaztetxoenen esku geratuko da, futbolean askatasunez joka dezaten.
'Athletic Plaza' kontzeptua
'Athletic Plaza' hiri osora irekitako gunea da, futbolaren aurreko jaiaren epizentro berean, partidu egunetan, Poza Lizentziatuaren kalea (eta inguruak) eta San Mames zelaiaren artean kokatuta egongo dena. Zaleek, turistek eta, oro har, jendarteak bat egiteko, etxean bezala sentitzeko eta Athleticzaleen berezko giro ona preziatzeko lekua.
Azken batean, Athletic Clubi lotutako printzipioak eta baloreak bere jendearen, ilusioaren, emozioen eta ohituren bitartez erakusten dituen plaza izango da; munduan bakarra den klub bateko kide izatearen sentimendua helaraziko duena.