Ernesto Valverde: "Etxean garaipena lortu nahi dugu berriro"

Ernesto Valverde: "Etxean garaipena lortu nahi dugu berriro"

Entrenatzaile zuri-gorriak etxean hiru puntuak lortzea espero du eta, horrela, “azken neurketako sentsazio txarrak” alde batera uztea

Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzailea hedabideen aurrean agertu da San Mamesen Villarrealen aurka jokatuko duen LaLiga-ko 12. jardunaldiko partidaren atarian. Taldeak berriro jokatzeko gogoz dela onartu du: “Aste osoa daramagu, emaitza negatiboa jaso eta sentsazio txarrak izan ondoren, San Mamesen berriro jokatzeko irrikaz. Partida garrantzitsua da, azken emaitzak onak izan ez direlako. Aurreko partidetan egin dugun jokoa berreskuratu nahi dugu”.

Aurkariari dagokionez, Athleticen zenbaki ia berdinekin, Valverdek “garrantzi bereziko partida” dela uste du, azken lau jardunaldietan garaipenik lortu ez dutelako eta puntuetan berdinduta dagoen aurkari baten kontra jokatuko dutelako: “LaLigako talderik onenetakoa da alde teknikotik. Gure jokoa egitera joan behar dugu, etxean indartsuak izan eta partidari erritmoa ematen saiatu. Lehengo eguneko sentsazio txarrak alde batera utzi nahi ditugu. San Mamesen partida onak egiten ari gara, emaitzak alde batera utzita. Hiru puntuak dastatu nahi ditugu berriro”.

Azkenik, geldialdiaren aurretik taldearen helburuei buruz hitz egin du, baina biharko partidaren garrantzia ahaztu gabe: "Partida guztiak irabazi nahi ditugu, talde guztiek bezala, baina lehendabizi biharko norgehiagokan garaipena lortu behar dugu eta gero besteetan pentsatuko dugu. Baina, jakina, sentsazio onekin amaitu nahi dugu eta edero joan geldialdira”.