
Kluba |
Argazkia hasierako hamaikakoarekin Real Valladoliden aurka
Argazkia hasierako hamaikakoarekin Real Valladoliden aurka
San Mamesen jokatuko den hurrengo partidan lehoiekin argazkia ateratzeko izena emateko epea zabalik
Club Athleticeko 2 jarraitzaile agertu ahal izango dira Athletic Cluben hasierako hamaikakoaren argazkian, datorren azaroaren 8an (20:00ean) Real Valladoliden aurka lehoiek jokatuko duten partidaren aurretik.
Beti bezala, bazkideek Bazkideen Txokoan eman dezakete izena gaur, eta jarraitzaileek ondorengo formularioa bete beharko dute izena 23:59ak arte. Bihar, azaroak 1, zozketa egingo da eta irabazleen berri emango da Klubaren webgunean.
Oraindik Club Athletic-eko kide ez bazara eta horrelako esperientziez gozatu nahi baduzu, batu zaitez Klubera orain!