San Mameseko emakumezkoen derbirako sarreren salmenta

San Mameseko emakumezkoen derbirako sarreren salmenta

Bazkideek, Gazte Abonoek eta Club Athleticeko kideek partidarako zenbakidun sarrera har dezakete dagoeneko. Online salmenta orokorra larunbatean, hilak 12, hasiko da

Athletic Clubeko bazkideek Athleticen eta Realaren arteko derbirako sarrerak 0 €ko prezioan lortu ahal izango dute astelehen honetatik aurrera. Partida azaroaren 19an jokatuko da, San Mamesen, 20:00etan. 

Sarrera guztiak zenbakituak izango dira. Hau da, bazkideak zelaiko edozein eserleku aukeratu ahal izango du, ez nahitaez berea, eskariaren arabera gaitzen joango diren sektore eta harmailen arabera. Horrez gain, Athletic Clubeko bazkideek partidara joateko bi sarrera gehiago erosi ahal izango dituzte (Ipar Behe Harmailarako izan ezik, kokapen hori bertako bazkideentzat soilik egongo da eskuragarri) prezio honetan:

  • Helduak: 10€
  • 14 urte beherakoek: 5€

BAZKIDEENTZAKO SARREREN SALMENTA (0€an hasita)

Beheko Ipar Harmailako bazkideek bakarrik aukeratu ahal izango dute eserlekua Ipar Beheko Harmailan, eta esteka honen bidez egin beharko dute:

Sólo los socios de Tribuna Norte Baja podrán elegir asiento en Tribuna Norte Baja y deberán hacerlo a través de este enlace:

BEHEKO IPAR HARMAILAKO BAZKIDEENTZAKO SARREREN SALMENTA

Partida honetan San Mamesen sartzeko EZ da bazkide txartela erabiliko (ez fisikoa, ez digitala).

Azaroaren 7tik aurrera, Gazte Abonoek Beheko Ipar Harmailan ere eskuratu ahal izango dute zenbakidun eserlekua.

  • Gazte Abono Bikain: 0€
  • Gazte Abono Arrunta: 3€

GAZTE ABONOENTZAKO SARREREN SALMENTA

Astelehen honetatik aurrera ere, Club Athleticeko jarraitzaileek sarrera bat eskuratu ahal izango dute 0 €ko prezioan.

CLUB ATHLETICENTZAKO SARREREN SALMENTA (0€)

Horrez gain, San Mameseko txarteldegiak astelehen eta astearte honetan irekiko dira bazkideentzat, Gazte Abonuentzat eta Club Athleticentzat. Azaroaren 7an, astelehena, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara, eta 8an, asteartea, 10:30etik 13:00etara eta 18:00etatik aurrera.

Publiko orokorrak azaroaren 12tik aurrera erosi ahal izango ditu Athletic Club-Real Sociedad partidarako sarrera zenbakidunak:

  • Helduak: 10€
  • 14 urte beherakoek: 5€

San Mameseko txarteldegiak bazkideentzat, Gazte Abonoentzat eta Club Athleticeko kideentzat irekiko dira azaroaren 18an, ostirala, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara eta 19an, larunbata, 10:30etik 13:00etara eta 18:00etatik aurrera.