Zatoz 29an San Mamesera eta bidaiatu Athleticekin Vigora

Zatoz 29an San Mamesera eta bidaiatu Athleticekin Vigora

Zozketaren irabazlea 125. urteurrenaren inaugurazio-ekitaldian ezagutuko da eta estadioan egon beharko du saria jasotzeko

Athletic Clubek bi lagunentzako bidaia zozketatuko du Vigora gizonezkoen lehen taldearekin, RC Celta - Athletic Club partida ikusteko 125. urteurrenaren inaugurazio ekitaldira joango diren ikusleen artean.

Zozketan parte hartzeko, interesatuek hurrengo formularioan izena eman behar dute eta hilaren 29ko arratsaldean San Mamesen izango direla ziurtatu, ekitaldira joatea ezinbesteko baldintza baita saria irabazteko.

Izena emateko epea zabalik dago gaur hasi eta abenduaren 24ko gauerdira arte. Irabazlearen izena hilaren 29an San Mamesen egingo den ekitaldian iragarriko da.

Ligak ez du oraindik RC Celta-Athletic Club partidaren behin betiko ordutegia zehaztu. Partida Balaidoseko futbol-zelaian jokatuko da, urtarrilaren 27tik (ostirala) 30era (astelehena). Sariak partida osoko esperientzia bat eskaintzen du gizonezkoen lehen taldearekin batera, lehoien bidaia plana partekatuz, bi sarreraz gain.

Zuzendaritza Batzordearen 125. urteurrenaren arduradunak, Igor San Romanek, azaldu zuenez, "Kluba ekitaldiz eta ekintzaz betetako 2023 bat prestatzen ari da, athleticzale guztien mailan egongo dena. Gure Athleticen 125. urtebetetzeak gure zaleen etxeetara iristea nahi dugu eta, gainera, munduari bakarrak izatearen harrotasuna erakustea. Abenduaren 29an hasiko gara", laburbildu zuen.

Hilaren 29an San Mamesen ospatuko den ekitaldiari buruzko informazioa.