Sestao River-Athletic Club, partida berezia Valverde eta Aspiazurentzat

Sestao River-Athletic Club, partida berezia Valverde eta Aspiazurentzat

Lehen eta bigarren entrenatzaile zuri-gorriak elkarrekin egon ziren talde berde-beltzean 1985/86 denboraldian

Sestao River-Athletic Club partidak kutsu berezia izango du Ernesto Valverde egungo entrenatzaile zuri-gorriarentzat eta Jon Aspiazu bere bigarrenarentzat. Biek Riverren koloreak defendatu zituzten futbolariak zirenean Las Llanasen, taldeak Sestao Sport izena zuenean, 1985/86 denboraldian.

'Jabo' Iruretak zuzendutako talde hartan, gero Lehen Mailako aulkietan tokia izango zuten gizonekin aldagela partekatu zuten: Mendilibar, Manix Mandiola, Andoni eta Edorta Murua anaiak, Ocenda...

Hurrengo bideoan, lehen talde zuri-gorriko buruek Riverren jokatu zuten denbora gogoratzen dute, Las Llanasera, Kopako bigarren kanporaketan, bisita egin baino lehen.