.jpg)
Emakumezkoen taldearen plangintza urtarrilaren 1era arte
Emakumezkoen taldearen plangintza urtarrilaren 1era arte
Sevillan berdindu eta gero, lehoiek Gabonetan atseden hartzeko zenbait egun izango dituzte eta abenduaren 29an ekingo diote berriro jarduerari
Emakumezkoen lehen taldeak atseden egun batzuk izango ditu atzo Sevillan azken jardunaldia jokatu ondoren. Lehoiak abenduaren 29an itzuliko dira entrenamenduetara eta saio bikoitza egingo dute, baita abenduaren 30ean ere. Abenduaren 31n, aldiz, saio berezi bat izango dute 9:30ean. Urtarrilaren 2an, astelehena, ohiko errutinara itzuliko dira Liga F-ko 2023ko lehen norgehiagoka prestatzeko. Athletic Clubek Levante Las Planasen aurka neurtuko ditu indarrak Lezaman, urtarrilaren 8an, igandea, 12:00etatik aurrera.
Abenduaren 19tik 28ra
Atsedena
Osteguna, abenduak 29
10:00 Lan saioa
15:30 Gimnasioko saioa
Ostirala, abenduak 30
10:00 Lan saioa
16:15 Lan saioa
Larunbata, abenduak 31
9:30 Lan saioa
Urtarrilak 1, igandea
Atsedena
