Udinese Calcio-Athletic Club, lehoien azken lagunartekoa

Udinese Calcio-Athletic Club, lehoien azken lagunartekoa

Valverderen taldeak geldialdi honetako azken lagunartekoa jokatu zuen atzo Italian, eta, kanpoko neurketetan ohikoa denez, zuri-gorriak ez ziren bakarrik egon

Athletic Clubek garaipena lortu zuen atzo Dacia Arenan Italiako Serie A ligako Udinese Calcioren aurka jokatutako partidan. Garaipen berri honekin, lehoiek sentsazio onekin itxi dute Koparen aurreko lagunartekoen zikloa.

Zuri-gorriek bidaiatzen duten guztietan ohikoa den bezala, ez ziren bakarrik egon Udinen. Italiako Lehoiak peñako peñakideek eta beste zale batzuek Ernesto Valverderen taldea animatu zuten hotza nagusi izan zen gau batean.