
Athletic Cluben bisita Gurutzetako eta Basurtuko ospitaleetara
Athletic Cluben bisita Gurutzetako eta Basurtuko ospitaleetara
Gizonezko taldeak osorik eta oporretan dagoen emakumezkoen taldeko ordezkariek ohiko Gabonetako bisita egin diete ospitaleratutako haurrei
Badatoz Gabonak, eta, ohi bezala, Athletic Clubeko ordezkariek Gurutzetako eta Basurtuko ospitaleak bisitatu dituzte, haurrei eta ospitaleratutako pertsonei beren animoa, zorionak eta lehenbailehen sendatzeko desiorik onenak helarazteko.
Atzo Sestaon jokatu zen Kopako partidaren eta gaur goizean Lezaman egindako entrenamenduaren ostean, gizonezkoen lehen taldeko futbolariek, bi ospitaleetan banatuta, gaixoei bisita egin eta Gabonetako opari zuri-gorriak banatu dizkiete. Goiza bereziagoa izan da txikienentzat, oparirik onena lehoien presentzia, afektua eta lagunartea izan baita.
Gurutzetan izan dira Julen Agirrezabala, Gorka Guruzeta, Jon Morcillo, Alex Berenguer, Ander Iruarrizaga, Oihan Sancet, Unai Vencedor, Oier Zarraga, Ander Herrera, Aitor Paredes, Asier Villalibre, Dani Vivian, Nico Williams eta Yulema Corres; Basurtun, berriz, Unai Simon, Ander Capa, Iñigo Martínez, Yeray Alvarez, Mikel Vesga, Iñaki Williams, Iker Muniain, Dani García, Iñigo Lekue, Yuri Berchiche, Oscar de Marcos, Raul Garcia, Mikel Balenziaga, Ane Elexpuru eta Amaia Peña.