Ospatu Gabonak San Mamesen

Ospatu Gabonak San Mamesen

Ordutegi bereziak AC Museoan, Katedraleko Tourrean, San Mames Jatetxean, La Campa de los Inglesesen, Geuria!-n eta denda ofizialetan

Gozatu Athletic Clubez eta San Mamesez Gabonetan gure estadioak eskaintzen dituen zerbitzu guztien bitartez. Jarraian, horien ordutegiak zehaztuko ditugu:

AC Museoa eta San Mameseko Tourra

Gabonetako jaiak direla eta, Athletic Club Museoa eta San Mameseko Tourra itxita egongo dira abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an.

Gainerako egunetan 10:00etatik 19:00etara egongo dira zabalik, abenduaren 24an eta 31n izan ezik, 15:00etan itxiko baitira.

Erreserbatu orain zure sarrerak hemen.

San Mames Jatetxea eta La Campa de los Ingleses

Gozatu San Mames Jatetxean (Erregeen menu berezia) eta La Campa de los Inglesesen (Eguberrietako eta Erregeetako menu berezia) prestatu dituzten menu bereziekin. Gogoratu San Mames Jatetxeak %10eko deskontua eskaintzen diola bazkideari eta bere mahai osoa Errege eguneko menu berezian.

San Mames Jatetxeak otorduak eskainiko ditu abenduaren 27tik 30era eta urtarrilaren 3tik 6ra. Abenduaren 24, 25, 26 eta 31n eta urtarrilaren 1 eta 2an itxita egongo da.

Geuria!, San Mameseko 13. eta 14. ateen artean dagoen Athletic Clubeko kirol taberna, itxita egongo da abenduaren 24, 25 eta 31n eta urtarrilaren 1ean. Abenduaren 29an, osteguna, San Mamesen ospatuko den 125. urteurreneko ongietorri festa dela eta, irekita egongo da Real Betis-Athletic partida pantaila erraldoietan ikusteko.

Bestalde, La Campa de los Ingleses tabernak ohiko ordutegia aldatuko du abenduaren 24an eta 31n eta urtarrilaren 5ean, ixteko ordua 17:00etara aurreratuz. Eguberri eta Urteberri egunetan itxita egongo da.

Athletic Cluben denda ofizialak

Athletic Clubeko denda ofizialei ere eragingo die Gabonetako ohiko ordutegiak:

  • Max Center: astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 22:00etara. Abenduaren 24an eta 31n, 10:00etatik 18:00etara.
  • San Mames eta Mazarredo: astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 20:00etara. Abenduaren 24an, 10:00etatik 18:00etara; abenduaren 31n, 10:00etatik 16:00etara.
  • Errekalde: astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara. Abenduaren 24an, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara; abenduaren 31n, 10:00etatik 16:00etara.