
Bazkideak | Bazkideen Txokoa |
2023ko bazkide-kuoten ordainketa
2023ko bazkide-kuoten ordainketa
San Mameseko leihatilak urteko kuotaren ordainketa fisikorako irekiko dira; kuota hori webguneko Bazkideen Txokotik ere ordaindu daiteke
Athletic Clubek jakinarazi nahi du San Mameseko txarteldegiak 2023ko kuota ordaintzeko irekita egongo direla data eta ordutegi hauetan:
- Abenduak 27, 28 eta 29, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara.
- Urtarrilak 2, 3 eta 4, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara.
- Urtarrilak 5, 10:30etik 13:30era.
- Urtarrilak 9, 10:30etik 13:30era eta 19:00etatik 21:00etara.
2023 kuotaren ordainketa banku-txartelaren bidez ere egin daiteke, '2023KO KUOTA ORDAINDU' botoiaren bidez, Bazkideen Txokoko 'Bazkideentzako zerbitzuak' atalean.
Joan den maiatzean onartutako Klubaren Estatutu Sozial berriek hogeita hamar egun naturaleko epea ezartzen dute kuota soziala ordaintzeko, eta, beraz, 2023ko urtarrilaren 30a izango da horretarako azken eguna.
