
Kluba |
Futboleko Mozartek Athleticen burututako ibilbide bikaina
Futboleko Mozartek Athleticen burututako ibilbide bikaina
Piru Gainzaren oinordeko handia gisa kontsideratua izan zen
Jose Francisco Rojo Arroita, Rojo I, Angel anaiarekin batera jokatu zuen urteetan ezagutu zitzaion bezala, Athletic Cluben partida ofizial gehien jokatu dituen bigarren jokalaria da. Lehen talde zuri-gorrian egondako 17 denboraldietan, 1965etik 1982ra, 541 aldiz jantzi zuen kamiseta, Ligako 413 norgehiagoketan, Kopako 88tan eta Europako txapelketetako 40tan banatuta. Bi aldiz izan zen Kopako txapeldun (1969, 1973), hiru aldiz txapeldunorde (1965, 1966 eta 1977), Ligako txapeldunorde (1969-70) eta UEFAkoa ere (1976-77). Azken Athletic Ligako txapelduna, Javier Clementerena, ehuntzen ari zenean erretiratu zen.
Gainzaren oinordeko "legitimotzat" hartu zen hasieran, eta Basauriko teknikariak eman zion Athleticen debuta egiteko aukera. Gainera, honek hegalean zelairatu zuen barrualdean jarri beharrean, eta postu horretan egin zuen ia bere ibilbide osoa Athleticen.
Hain zuzen ere, Carmelo Bernaolak ebatzi zuenez, Rojok, futbolaren Mozartek, zeukan kalitatea ikusita, bere ibilbidearen hasieratik bere emanaldiak lupaz denok begiratzea lortu zuen. Ezker hegalekoa, klase eta dotorezia paregabekoa, izaera eta nortasun handiko futbolaria, San Mames bere zetazko ezkerrez eta erdiraketa kiribilduez dardararazten zuena, aldi berean publiko eta prentsaren sektore batek hoztasuna leporatzen zion jokalaria izan zen.
Egia esan, Rojo beti izan zen titular entrenatzaile guztiekin, bere azken denboraldian 33 partida jokatu zituen, eta gaur egun, erretiratu eta 25 urtera, nostalgiaz gogoratzen dira hegaleko arrapaladak eta baloi-ukitua. Athleticetik erretiratu ondoren, Lezamako teknikarien taldera pasa zen, 1982-83 denboraldia kimu taldetik hasita, eta 1989ko azaroan iritsi zen lehen taldera, zuri-gorrien harrobiko maila guztietatik igaro ondoren: kimuak, haurrak, gazteak, Bilbao Athletic eta lehen taldeko bigarren entrenatzailea.