Txetxu Rojoren omenezko ekitaldiak

Txetxu Rojoren omenezko ekitaldiak

Bere hileta asteartean izango da, hilak 27, 19:00etan Begoñako Basilikan; besoko beltza Betisen aurka eta minutu bateko txalo zaparrada Osasunaren aurka

Rojo I-ri azken agurra eman nahi dioten athleticzale guztiek datorren astean izango dute horretarako aukera Begoñako Basilikan, bere auzoan, non mito zurigorriaren hileta egingo den abenduaren 27an, asteartean, 19:00etan.

Gizonezkoen lehen taldeak, gainera, besoko beltzak eramango ditu Betisek eta Athleticek datorren ostegunean LaLigako hamabosgarren jardunaldian jokatuko duten partidan.

Athletic Club-CA Osasuna partida (urtarrilak 9) hasi baino lehen, lehoiek San Mamesen jokatuko duten hurrengo partida, minutu bateko isilunea egingo da, Txetxu Rojok berak eskatuta txalo bihurtuko dena. Txetxu Rojok eskerrak eman nahi dizkie horrela San Mameseko zaleei Athletic Cluben bizi izandako urte zoragarri guztiengatik, kamiseta zuri-gorriarekin 541 partida jokatuta.

Larunbat goizeko entrenamenduan, abenduaren 24an, gizonezkoen lehen taldeak, Iribar buru, minutu bateko isilune hunkigarria gorde zuen Athleticen historian partida gehien jokatu zituen bigarren jokalariaren omenez.