Jon Uriarte: "Txetxuri omenaldirik onena egiten saiatuko gara"

Jon Uriarte: "Txetxuri omenaldirik onena egiten saiatuko gara"

Athletic Clubeko presidenteak Txetxu Rojoren heriotza deitoratu du: "Klubeko mito handienetako bat galdu dugu"

Athleticzale guztiei zuzendutako mezu instituzional baten bidez, Jon Uriarte Klubeko presidenteak "gure historiako mito zuri-gorri handienetako bat" galdu izana deitoratu du.

Uriarteren hitzetan, "Txetxu One Club Man izatearen adibide argienetakoa da, bere ibilbide osoa Athleticekin lotu nahi izan zuen pertsona. 17 denboraldiz Lezaman, Klubean partida gehien jokatu dituen bigarren jokalaria da. Eredu bat gu guztiontzat eta gazteenei irakatsi nahi diegun sentimendu zuri-gorriaren isla".

Presidenteak gaineratu duenez, Kluba lanean ari da Txetxuri "omenaldirik onena" egiteko: "Begoñako hileta elizkizunetik hasita, jokalariek besoko beltza eramango dute Betisen aurkako partidan, omenaldia egingo zaio ostegun honetan 125. urteurrenaren inaugurazioan, eta ekitaldi hunkigarria izango da Osasunaren aurkako partidan, San Mamesen. Txetxuk eskatuta, ez da minutu bateko isilunea izango, txalo zaparrada baizik. Klubari eta zale zuri-gorriei bere azken esker ona adierazteko modua izango da".