Athleticek jokatu zuen... baita San Mamesek ere

Athleticek jokatu zuen... baita San Mamesek ere

Talde bakar bateko kide izatearen sentimenduarekin, lehoiak Sevillan lehiatzen ari ziren bitartean, 22.719 arimek Katedralean Klubaren 125. urteurrenaren inaugurazioaz gozatu zuten

Katedralak egun ahaztezina bizi izan zuen taldearen 125. urteurrenaren inaugurazio jaiarekin eta Real Betis-Athletic Club partidaren emanaldiarekin.

22.719 athleticzale parrokia zuri-gorrira bertaratu ziren, Klub paregabe eta bakar bateko kide izatearen sentimendua goratu, abestu, animatu eta ospatzeko. Jokalariek, bestalde, dena eman zuten Sevillan urtea hiru puntu gehiagorekin amaitzeko, baina norgehiagoka berdinketan amaitu zen. Atzoko egunean, Benito Villamarinen Athleticek ondo merezita izan zuen garaipena baino ez zen falta izan.