Club Athletic: Athletic Club-Real Madrid neurketarako sarrerak

Club Athletic: Athletic Club-Real Madrid neurketarako sarrerak

Club Athletic kideek LaLigako 18. jardunaldiko partidarako sarrerak eros ditzakete igandera arte era esklusiboan

Athletic Club-Real Madrid neurketarako sarrerak erosteko interesa duten Club Athleticeko kideek eros ditzakete, lehentasunez, Athletic Cluben webgunearen bitartez. Salmenta esklusiboa urtarrilaren 7an eta 8an egongo da aktibatuta, 00:00ak arte.

Kide bakoitzak bi sarrera eros ditzake (helduentzako edo umeentzako), eskuragarritasuna agortu arte. Gainera, 2022/23 Gazte Abonorako izena eman duten Club Athleticeko jarraitzaileek sarrera esklusiboa izango dute Gazte Abonoek Ipar Beheko Harmailan askatzen dituzten eserlekuak eskuratzeko, partida hasi arte.

ATHLETIC KLUBAREN SALMENTA ESKLUSIBOA

*Partidarako sarreren salmenta orokorra urtarrilaren 9an, astelehena, hasiko da, 10:30ean, ohiko baliabideen bidez.