
Informazio erabilgarria: Athletic Club – RCD Espanyol (Kopako final 1/8ak)
Informazio erabilgarria: Athletic Club – RCD Espanyol (Kopako final 1/8ak)
Asteazken honetan, 20:00etan, Kopako final-zortzirenetako partidara San Mamesera joango direnek aintzat hartu behar dituzten datuak
San Mamesen jokatuko da asteazken honetan (20:00etan) Athletic Cluben eta RCD Espanyolen arteko Kopako final-zortzirenetako partida. Jarraian, Katedralera hurbilduko diren guztiek aintzat izan beharko lituzketen hainbat xehetasun zerrendatuko ditugu:
Ateak irekitzea
San Mamesera sartzeko ateak 18:30etik aurrera egongo dira zabalik. Mesedez, joan zaitez behar besteko aurrerapenarekin zelaira sartzea arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidaren hasieraz lasai gozatu ahal izateko.
Sarbidea zure bazkide txartelarekin
San Mamesera sartzeko bazkideek txartela edo aplikazio ofizialean, "nire txartela" atalean, partidaren aurreko orduetan gaituko den QR kodea erabili beharko dute.
Partida honetarako bazkide-txartela lagatzeko aukera egongo da Athletic Clubeko app ofizialaren bitartez, partida hasi baino bi ordu lehenagora arte. Hiru aukera daude:
- Bazkide-txartel digitala aplikazio ofizialaren bidez beste pertsona bati lagatzea (Android / IOS)
- Bazkide-txartela Klubaria app-aren bitartez, webgunearen bitartez edo 900 909 709 telefonoaren bitartez lagatzea.
Sarreren salmenta
San Mameseko 6. eta 7. ateen artean dauden lehiatilak ordutegi honetan irekita egongo dira:
- Asteartean, urtarrilaren 17an, 10:30etik 13:00etara eta 17:30etik 20:00etara.
- Asteazkenean, urtarrilaren 18an, 10:30etik 13:00etara eta 18:00etatik aurrera.
Ikusleek pertsona bakoitzeko lau sarrera bakarrik erosi ahal izango dituzte, horiek agortu arte.
San Mames BAT sarrerak salmenta
San Mameseko erdiko eraztuneko Matchday Experience sarrerak ere salgai daude, katedralean esperientzia bakarra bizitzeko.
San Mames BAT sarrerak online erosi
Sarbideak A, D eta E ateetatik egingo dira (ikus San Mames planoa artikulu honen amaieran).
San Mameseko dendaren irikiera
Denda ofiziala (San Mameseko 26. eta 0. ateen artean dagoena) 10:00etatik 22:30era egongo da irekita, etenik gabe.
Gogoratu Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula eskaerak.
Ostalaritza zerbitzuak
Gozatu Geuria! San Mameseko 13. atearen ondoan dagoen gure sport tabernan, 18:00etatik aurrera. Edari- eta janari-eskaintza zabala dago, baita partida bere pantaila erraldoietan ikusteko aukera.
Gainera, La Campa de los Ingleses taberna eta San Mames Jatetxea 17:00etara arte egongo dira zabalik.
AC Museoa eta Tour San Mames
Partida baino lehen, Athletic Club Museoa (20. atearen ondoan dagoena) bisitatu ahal izango da, 10:00etatik 18:00etara, baina San Mameseko Tourra, 15:15ak arte egongo da erabilgarri.