
“Azken garaipena beste hiru punturekin berretsi nahi dugu”
“Azken garaipena beste hiru punturekin berretsi nahi dugu”
Ernesto Valverdek esan du "taldea fidagarria izan beharko duela une zailean dagoen Valentzia irabazteko"
Bihar (21:00etan) Athleticek LaLigako 21. jardunaldia jokatuko du Mestallan Valencia CFren aurka. Bi taldeek jokatuko duten partidari begira, teknikari zuri-gorriak zuhur hitz egin du: "Azken garaipena berretsi nahi dugu bihar Mestallan beste hiru puntu lortuta. Etxetik kanpo jokatzen ditugun partidetan ere San Mamesen egiten jokoa errepikatzeko asmoa dugu. Jokoan fidagarriak izan behar gara bolada txarrean dagoen talde bati garaitzeko. Guri interesatzen zaiguna da gure partida egitea eta bueltan hiru puntu ekartzea".
Azken jardunaldietan talde valentziarrak bizi duen egoerari dagokionez, Athleticeko entrenatzaileak argi hitz egin du: "Garrantzitsuena berdegunean dago. Une delikatuan daude, baina futbolean jarri behar dugu arreta. Antsietate puntu batekin daude, ez direlako emaitza onak lortzen ari, baina horrek LaLigan dagoen berdintasuna adierazten du. Puntuak batzen ez badituzu, behera zoaz. Talde ona da eta norgehiagoka ona egiteko argudioak dituzte. Kontuz ibili eta asmo guztiarekin hiru puntuen bila irten behar dugu".
Azkenik, duela bi aste bi taldeek Kopan jokatu zuten partidaz galdetuta, Ernesto Valverdek uste du "oso zaila dela egoera bera errepikatzea. Partida jokatu behar da, zelaia gure alde jartzen saiatu, baina badakigu talde batek puntuak behar dituenean zaila dela irabaztea".
Erlazionatutako partidak
Valencia CF - Athletic Club

