Zorionak Iribar!
Athleticeko jokalari eta teknikariek omenaldi hunkigarria egin diote Txopori Lezaman bere 80. urtebetetzea ospatzeko
Jose Angel Iribarrek 80 urte bete ditu agur, eta goizean Athleticeko jokalarien eta Lezamako teknikarien zorionak jaso ditu. Txopok "emaitza on bat" eskatu du lehoiek gaur gauean Sadarren Osasunaren aurka jokatuko duten Kopako joaneko partidan.