Iñigo Lekueren mediku-txostena

Iñigo Lekueren mediku-txostena

Jokalariak eskuin hankako muskulatura femoralean lesio muskularra du

Iñigo Lekue Athleticeko jokalariak min hartu du gaur Rayo Vallecanoren aurka jokatutako partidan eta  76. minutuan zelaia utzi behar izan du. Lehen miaketak egin ondoren, eskuineko hankako muskulatura femoralean lesio muskularra diagnostikatu diote.

Proba osagarriak egingo zaizkio lesioaren iraupena zehazteko.