
Partida Aurrekoa: Rayo Vallecano-Athletic Club (LaLiga 24. J)
Partida Aurrekoa: Rayo Vallecano-Athletic Club (LaLiga 24. J)
Lehoiek Vallecas bisitatuko dute Europako postuetara hurbilduko dituen garaipena lortzeko premiarekin
Europako postuetara berriro lotzeko eguna. Rayo Vallecanok eta Athletic Clubek indarrak eta asmoak neurtuko dituzte Vallecasen, 18:30etik aurrera. Lehoiak garaipen baten premian iritsiko dira norgehiagokara eta, azken emaitza kaskarren ostean, berriz ere datorren urtean nazioarteko txapelketak jokatzeko txartela ematen duten postuetara hurbildu nahiko dute. Festa eta anaitasuna nagusi diren partida honetan, aurten ere denboraldi bikaina egiten ari den eta LaLigako seigarren postuan kokatuta dagoen Andoni Iraolaren Rayo izango du talde zuri-gorriak aurkari.
Deialdia
Ernesto Valverdek 22 jokalari deitu ditu neurketa jokatu dezaten. Unai Simonek, Morcillok eta Ander Herrerak, min hartuta, ezin izango dute neurketan parte hartu. Yerayk, berriz, bosgarren txartel horiaren pilaketaren zigorra bete beharko du.
Valverde
Ikusi Rayoren eta Athleticen arteko neurketaren aurretik entrenatzaile zuri-gorriak egindako adierazpen guztiak, hemen.
Aurkaria
1924an sortuta, Rayo Vallecano UEFA Kopan (2000-01) lehiatzera iritsi da eta 20 denboraldi egin ditu Lehen Mailan. Bigarren Mailako txapeldun izendatu zen 2017-18 denboraldian; hain zuzen ere, gizonezkoen lehen taldeko lehen titulu ofiziala izan zen. Gaur egun, Andoni Iraola lehoi ohiak zuzentzen duen talde madrildarra, 34 punturekin, Athletic Clubek baino bi puntu gehiago ditu eta ligako sailkapeneko seigarren postuan dago kokatuta, Conference Leagueko postuetan. Bilbotarrek eta madrildarrek iragan denboraldian jokatu zuten azkenekoz Vallecasen, non Nico Serranoren gol bikain bati esker, 0-1eko emaitzarekin bukatu zen partida.
Etxekoak bi garaipen, beste bi berdinketa eta porrot bakarra lortuta iritsiko dira gaurko norgehiagokara. Denboraldiko une gozoan daude, zalantzarik gabe.
Estatistikak
1977-78 denboraldian LaLigan lehen aldiz elkarren aurka jokatu zutenetik, Athletic Clubek eta Rayo Vallecanok 19 partida jokatu dituzte maila gorenean eta talde zuri-gorriak 21 garaipen, bederatzi berdinketa eta beste horrenbeste porroteko balantzea eskuratu du orain arte.
Vallecaseko zelaian jokatutako neurketei dagokienez, lehoiek zazpi garaipen, sei berdinketa eta sei porrot lortu dituzte.
Bi taldeen arteko azken bost neurketei dagokienez, Athleticek hiru garaipen, berdinketa bat eta porrot bat lortu ditu.
Kontsultatu Rayo Vallecanoren aurkako estatistika guztiak hemen.
Athleticzaleak munduan barrena
Zauden lekuan zaudea, ez ezazu galdu gure Athleticen partida.
Erlazionatutako partidak
Rayo Vallecano - Athletic Club

