

Ostiraleko txanda lehoientzat. Real Valladolidek eta Athletic Clubek indarrak neurtuko dituzte Jose Zorrilla zelaian LaLigako hogeita seigarren jardunaldia irekiko duen partidan. Ernesto Valverderen jokalariek hiru puntu behar dituzte sailkapenean jauzi bat eman eta taularen erdialdetik aldentzeko. Garaipenik gabeko azken neurketen ondoren, lehoiek berriro irabazteko premia dute.
Deialdia
Ernesto Valverdek 21 jokalarien zerrenda prestatu du Real Valladoliden aurka jokatzeko. Oihan Sancet deialdira itzuli da aurreko jardunaldian zigorra bete ostean. Bestalde, Unai Simonek, Iñigo Lekuek, Ander Herrerak eta Jon Morcillok baja izaten jarraitzen dute euren arazo fisikoengatik.
Valverde
Errepasatu hemen teknikari zuri-gorriak Real Valladoliden eta Athleticen arteko norgehiagokaren aurretik egindako adierazpenak.
Aurkaria
1928ko ekainaren 20an sortu zen, Club Deportivo Español eta Real Union Deportiva taldeen arteko fusioaren ondorioz. 'Blanquivioletak' ezizenez ezagututa, kluba identifikatzen duten koloreak morea eta zuria dira, sorreratik lehen kamisetan marra bertikalen eran erabiliak. 1982tik Jose Zorrilla zelaian jokatzen ditu etxeko partidak, 27.618 ikuslerentzako edukiera duena.
45 denboraldi egin ditu Lehen Mailan, eta bere palmaresean 1984ko Ligako Koparen edizioa du, baita Bigarren Mailako hiru txapelketa eta Hirugarren Mailako lau txapelketa ere. Errege Kopako txapeldunorde izan da birritan (1949/50 eta 1988/89), eta UEFA Kopako bi ediziotan parte hartu du (1984/85 eta 1997/98), baita desagertutako UEFA Errekopako batean ere (1989/90). Liga SmartBankeko amaiera frenetikoaren ondoren, iaz LaLigara zuzenean igotzea lortu zuen, play offean parte hartu beharrik izan gabe.
Gaur egun, Pucelako taldea bi porrot, beste horrenbeste berdinketa eta garaipen bat lortuta iritsiko da gaurko partidara. Jaitsiera postuetan ez erortzeko borrokan murgilduta, Pachetak zuzentzen duen taldea 28 punturekin sailkapeneko 14. postuan dago. Valladolideko taldeak bi baja garrantzitsu izango ditu. Roque Mesak eta Honglak, Pachetaren eskeman funtsezkoak diren zelai erdiko eta defentsako jokalariek, aurreko jardunaldian txartel gorria ikusi zuten.
Estatistikak
Real Valladolid CF, LaLigako klasiko bat da, 91 aldiz Athleticen aurka neurtu ditu indarrak. Orain arteko balantzea positiboa da: 40 garaipen, 26 berdinketa eta 25 porrot.
Bestalde, Jose Zorrillan jokatutako partidei dagokienez, datuak ez dira positiboak Athleticentzat. Jokatutako 45 partidetatik, 9 aldiz bakarrik amaitu da partida zuri-gorrien garaipenarekin, 14 aldiz berdinketarekin eta 22 aldiz lortu du irabaztea Valladolideko taldeak.
Athleticek Jose Zorrilla bisitatu duen azken bost aldietan, talde zuri-gorriak bi garaipen, bi porrot eta berdinketa bat lortu ditu. Datu gisa, irabazitako azken neurketa, 2019/20 denboraldikoa, pandemiaren aurreko azken partida izan zen, mundua eta, ondorioz, LaLiga geldiarazi zituena.
Kontsultatu Real Valladolid CF taldearen aurkako estatistika guztiak.
Athleticzaleak munduan barrena
Zauden lekuan zaudela, ziurtatu gure Athleticen partida ikusteaz.


Unai Simon eta Nico Williams, Espainiako selekzioaren zerrendan
Lehen taldea
Luis de la Fuentek Athleticeko atezaina eta aurrelaria deitu ditu Nations Leagueko azken faseko partidak jokatzeko


Non ikusi partida: Real Madrid-Athletic Club
Lehen taldea
Igande honetan,18:30etik aurrera, LaLigako 38. jardunaldiko partida zuzenean jarraitzeko plataformak eta telebistako kanalak


Yeray Alvarezi egindako ebakuntza arrakastatsua izan da
Lehen taldea
Pubalgiako arazoak sendatzeko ebakuntza egin diote jokalari zuri-gorriari


"Ziur gaude lortuko dugula"
Lehen taldea
Dani Vivianek, Europako helburua betetzeko gertatu behar denaren jakitun, "nahi dugun emaitza lortzea" espero du


Zuzenean: Dani Vivianen prentsaurrekoa
Lehen taldea
Athletic Clubeko erdiko atzelariak Lezamako instalazioetan egingo duen agerraldia streaming bidez jarraitu


Iñaki Williams, Ghanako selekzioaren deialdian Madagaskarren aurka jokatzeko
Lehen taldea
Afrikako Koparako sailkapen faseko partida jokatuko du ekainaren 18an


Balenziagaren agurra San Mamesen
Kluba
Zumarragako atzelariak taldekide zein zaletuen babesa jaso zuen


Yeray Alvarezen mediku-txostena
Lehen taldea
Klubeko osasun zerbitzuek eta jokalariak berak ebakuntza egiteko erabakia hartu dute, pubalgia arazoak sendatzeko


"Oraindik partida bat falta zaigu helburuagatik borrokatzeko"
Lehen taldea
Ernesto Valverdek, minduta Elcheren aurkako porrotarekin, jardunaldi bakarraren faltan galdutako aukera deitoratu du


Zorte txarra nagusi
Lehen taldea
Athleticek kale egin du Elche CFren aurka, mota guztietako gol aukerak izan dituen partidako azken jokaldian