LaLiga Genuine Lezamara iritsi da
Fundazioa

LaLiga Genuine Lezamara iritsi da

Asteburu honetan, Athletic Club Fundazioa txapelketako Bigarren Faseko anfitrioia da

2023ko mar. 24a

Adimen urritasuna duten 350 futbolarik baino gehiagok dagoeneko Lezamako instalazioetan LaLiga Genuineko bigarren fasea jokatzen ari dira. Guztira 33 partida jokatuko dira lehiaketa honetan parte hartuko duten 44 taldeetatik 22ren artean. 

"Lehiatu aurretik partekatu" da txapelketa honen leloa eta, horrela, Lezaman jai giroa ziurtatuta dago bai berdegunean bai harmailetan. Aurreko denboraldiko Azken Fasean gertatu zen bezala, hau ere Lezaman ospatu zen, Genuineko lehoiek, euren zaletasun alaiarekin batera, Athleticen balio anfitrioiak zintzotasunez irudikatzen ari dira.

Parte hartuko duten taldeei ongi etorria emateko ekitaldia ahalik eta eszenatoki onenean egingo zen, San Mamesen, Athletic Club – Sevilla FC emakumezkoen taldearen partidaren atarian. Bigarren fase honetako neurketak hiru jardunalditan jokatuko dira: larunbat goizekoa eta arratsaldekoa, eta igande goizekoa. Lehiaketa Futbol 8 modalitatean jokatzen da, 10 minutuko 4 zatiko partidetan.

Athletic Genuineren partiden egitaraua

Athletic Genuine “Respeto” taldean dago, LaLigan parte hartzen duten 44 klubek osatzen duten hiru multzoetako batean. Gainerako taldeak hauek dira: Albacete Fundazioa, SD Huesca, Gijongo Real Sporting, CA Osasuna, Deportivo Alaves, SD Ponferradina, Real ValladoliDi, Real Zaragoza, CD Lugo, UD Ibiza, Coruñako Deportivo, FC Andorra eta Levante UD EDI.

Athletic Genuinek Lezaman jokatuko dituen hiru partidak honako hauek dira:

  • Athletic Club Fundazioa – Albacete Fundazioa (Larunbata, 11:00, Lezaman)
  • Real Sporting Gijón – Athletic Club Fundazioa (Larunbata, 17:30, Lezaman)
  • Athletic Club Fundazioa – SD Ponferradina (Igandean, 12:00etan, Lezaman)

Lezaman LaLiga Genuineko partidak ikusteko sarrera doakoa da. Partidak 6 eta 8 zelaietan jokatzen ari dira (arkuaren ondoan).

+
Informazio gehigarria
Erlazionatutako albisteak
2023ko mai. 12a

Asteburu honetan itzuliko da gure Genuine taldea

Fundazioa

Athletic Club Fundazioak lehiaketaren hirugarren fasea jokatuko du Burgose

Ikusi gehiago
2023ko mai. 8a

Vivianek "La Metamorfosis" liburua aukeratu du

Fundazioa

Atzelaria Kafkaren eleberri ospetsua irakurtzearen alde agertu da Fundazioak antolatutako Athletic Irakurketa Klubarentzat

Ikusi gehiago
2023ko mai. 8a

SD Retuerto Sporten ehun urteak, beteranoekin batera

Fundazioa

Athletic Clubek hitzartutako taldearen mendeurrena ospatzeko ekitaldian parte hartu zuen

Ikusi gehiago
2023ko api. 6a

Thinking Football 2023: zinemaldiaren deialdia eta datak

Fundazioa

Thinking Football jaialdiaren XI. edizioa urriaren 9tik 14ra egingo da Bilboko Sala BBK aretoan eta filmak jasotzeko epea zabalik dago

Ikusi gehiago
2023ko mar. 28a

Bertso Derbia Basaurin

Fundazioa

Bertsolari zuri-gorrien eta txuri-urdinen arteko hitzordu klasikoa apirilaren 15ean, larunbata, ospatuko da goizeko 12:00etan, derbiaren atarian

Ikusi gehiago
2023ko mar. 27a

Genuine taldea beti garaile

Fundazioa

Athletic Club Fundazioak zoriontasuna banatu du Lezaman ospatutako LaLigako II. Faseko talde anfitrioi gisa

Ikusi gehiago
2023ko mar. 17a

Athletic Club & More than Football 2023

Fundazioa

Hasi da EFDNren mundu-kanpaina, futbolari lotutako kluben eta erakundeen gizarte-ekintza ezagutarazteko ekintza

Ikusi gehiago
2023ko mar. 16a

“Gogoaren indarra” liburuaren lehen Athletic Irakurketa Kluba

Fundazioa

Onintza Enbeita idazlea eta Garazi Murua jokalaria Bilboko Urretxindorra ikastolako ikasleekin bildu dira gaur Fundazioaren azken argitalpenari buruz hitz egiteko

Ikusi gehiago
2023ko ots. 15a

Lezama Aste Santuko Campuserako prestatzen ari da

Fundazioa

Bizi %100 Athletic esperientzia apirilaren 3tik 14ra

Ikusi gehiago