"Gure jarduna duina izan da"

"Gure jarduna duina izan da"

Ernesto Valverdek kopako kanporatzea deitoratu du, baina "ia dena ondo egin dugula" aitortuz

Athletic Clubeko entrenatzailea, Ernesto Valverde, etsita agertu da CA Osasunaren aurkako Kopako finalerdietan lehoiak kanporatuta izan ostean: "Partida ona osatu dugula uste dut, baina ez gara fin ibili erremateetan, nahiz eta lehen zatian kanporaketa berdindu egin den. Gure jarduna duina izan da. Ondo jokatu dugu, erasora, eta beti gol aukerak sortzen saiatu gara. Azkenean penaltietara joango ginela uste genuen eta jokaldi bakarti batean gola egin digute".

Behin trago txarra gaindituta, teknikari zuri-gorriak aurretik datorrenari begiratzen dio: "Ez da ahaztu behar hau joko bat dela. Egoera guztiak kontrolatu eta menderatu nahi ditugu, baina, azkenean, asmatzea eta kontrarioak ez egitea da kontua. Ia dena ondo egin dugu. Aitortu behar da, halaber, haiek lan ona egin dutela defentsan eta zoriondu egin behar zaizkie. Egia da triste gaudela, baina lanean jarraitu egin behar dugu".