
Partida aurrekoa: Athletic Club-Real Sociedad (LaLiga 29. J)
Partida aurrekoa: Athletic Club-Real Sociedad (LaLiga 29. J)
16:15etik aurrera, San Mamesen jokatuko den euskal derbiak larunbat zirraragarriari hasiera emango dio
Joan den larunbatean RCDE Stadiumean RCD Espanyolen aurka lortutako garaipen sendoaren ondoren, 10 dira Athletici geratzen zaizkion finalak denboraldi hasieran ezarritako helburua lortzeko: datorren denboraldian europako txapelketan berriro lehiatzea. Horretarako, athleticzaleentzako data seinalatu batean garaipena erdietsi nahiko du sailkapenean gora egiten jarraitzeko. Gaur, San Mamesek euskal derbia jasoko du, Athletic Club eta Reala aurrez aurre.
Bi taldeak garaipena lortu ondoren iritsiko dira gaurko hitzordura eta beraz, neurketa bizia eta lehiatua izatea aurreikusten da. Dinamika positiboan dauden bi talde, jarraitzaileak garaipen batekin alaitzeko gogoz arituko dira soropilean. Azken finean, gaur partida handia jokatuko da Katedralean.
Deialdia
Teknikari zuri-gorriak 23 jokalari deitu ditu gaurko derbian Realaren aurka jokatzeko. Lekue eta Morcilloren baja ezagunei De Marcosena gehitu behar zaie, denboraldiko bosgarren txartel horia ikusi ostean zigorra bete beharko baitu.
Valverde
Ikusi hemen gaur arratsaldean Katedralean jokatuko den euskal derbiaren aurretik Ernesto Valverdek egindako adierazpenak.
Aurkaria
.
1909ko irailaren 7an sortu zen ofizialki, baina bere jatorriak 1904. urtera eramaten gaitu, Donostiako Recreation Club elkarte zaharrarekin eman baitzituen lehen urratsak. Donostiarrek 76 denboraldi jokatu dituzte Lehen Mailan eta bi liga titulu lortu dituzte 1980/81 eta 1981/82 denboraldietan. Reala bigarren Mailara jaitsi zen 2006/07an eta 2010ean itzuli zen maila gorenera. Europa Leagueko final-zortzirenetarako sailkatu da aurten, eta Europako txapelketetan hainbat partaidetza kateatu ditu azken urteetan. Aurretik, nabarmentzekoa da 2003/04 eta 2013/14 denboraldietan Txapeldunen Ligan parte hartu izana. Gainera, 1982/83 denboraldian Europako Kopako finalerdietara iritsi zen, Hanburgo txapeldunak kanporatuta.
Imanol Alguacilek zuzentzen duen taldea momentu onean iritsiko da euskal derbira. Azken bost partidetan bi garaipen, bi berdinketa eta porrot bakarra lortu ditu.
Estatistikak
1928/29 denboraldian LaLigan lehen aldiz elkarren aurka jokatu zutenetik, Athletic Clubek eta Realak 151 partida jokatu dituzte guztira maila gorenean eta emaitza positiboa lortu dute zuri-gorriek: 60 partida irabazi dituzte, 39 berdindu eta 52 galdu.
San Mamesen jokatutako derbiei dagokienez, Athleticek 40 garaipen, 20 berdinketa eta 15 porrot pilatu ditu orain arte jokatutako ligako 75 partidetan.
Bi taldeek Bizkaiko hiriburuan jokatutako azken bost neurketei dagokienez, balantzea orekatuta dago. Biek ala biek bi partida irabazi eta bat berdindu dute.
Kontsultatu Realaren aurkako estatistika guztiak.
Athleticzaleak munduan barrena
Zauden lekuan zaudela, ziurtatu zaitez gure Athleticen neurketa ez galtzeaz.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Real Sociedad

