Omenaldi polita lehen txapeldunei
San Mamesek eta Athleticek omenaldi hunkigarria egin zioten, Athletic Club-Sevilla FC neurketaren atsedenaldian Liga bat lehen aldiz irabazi zuen Klubeko lehen taldeari
Athleticek eta bere zaleek San Mamesen omenaldia egin zieten 2003ko liga titulua lortu zuten emakumezkoen taldeko jokalari eta teknikariei, gaur egun Klubeko emakumezkoen egiturak dituen bost taldeetako lehena lortu zuen taldeari. Ondoren etorri zenaren aitzindariak. Duela 20 urte lehen titulua irabazi zuen taldea.
Arrakasta horrek merezi du gogoratzea eta, gainera, Athleticeko emakumezkoen talde sortu berriaren beste garaipen askotarako bidea ireki zuen. Omenaldia eta esker ona, LaLigako Athletic Club-Sevilla FC neurketan, benetan polita izan zen.

