Bilbao Athleticek maila galdu du
CD Castellon taldearen aurkako porrotak hurrengo denboraldian Segunda RFEF mailan jokatzea ziurtatu dute
Bilbao Athletic mailaz jaitsi da eta Segunda RFEF mailan arituko da datorren denboraldian. Igande honetan Castellonen aurkako porrotarekin harrobiko taldeak ez du jada aukera matematikorik bere burua salbatzeko.
Bilbao Athleticek maila galtzea dezepzioa da Klubarentzat, eta dagoeneko hausnarketa sakon batean murgilduta dago. Hausnarketa horrek zehaztuko du jaitsierak zein neurritan eragiten dion bigarren taldearen funtsezko helburuari; hau da, lehen talderako eta futbol profesionalerako ahalik eta jokalari gehien prestatzeari. Hausnarketa hori duela hilabete batzuk hasi zen bere autokritika ildoarekin eta huts egindako erabakiekin, baina sailkapen-emaitzak epe ertain eta luzerako estrategia batean kokatu behar ditu, harrobiko klub batean ezinbestekoa den estrategia batean.
Hurrengo asteetan, Klubak jendaurrean azalduko ditu ondorioak, taldearen errendimenduari buruzko balorazioak eta azken hilabete hauetan lantzen ari den denboraldirako ildo nagusiak.

