Sei formakuntza berri AC Football Centerren

Sei formakuntza berri AC Football Centerren

Athletic Clubeko egoitza akademikoak bere eskaintza indartu du kiroleko teknologiari eta entrenamenduen teknifikazioari buruzko jardunaldi espezifikoekin

Entrenamenduen Metodologiaren eta Analisi Taktikoaren programa aurreratuen arrakastaren ondoren, AC Football Centerrek aurrera darrai bere plangintza akademikoarekin eta sei prestakuntza berri antolatu ditu datorren ekainerako.

Alde batetik, futboleko profesionalen hazkundea eta kualifikazioa bultzatuko duten garapenerako eta prestakuntzarako espazio berriak sortzeko helburuarekin, egoitzak hiru lau jardunaldi antolatu ditu entrenamendu okorretara, atezainenetara eta baldintzapeko lan saioetara zuzenduta. 

Saio horiek Lezaman egingo dira ekainaren 3-4 eta 24-25eko asteburuetan, modu presentzialean, talde txikietan dinamikak sortzeko asmorekin, bai eta tailer praktikoetan parte hartzeko eta lehen mailako irakasle espezializatuen hitzaldiak entzuteko. 12 orduko prestakuntza intentsiboa esperimentatzeko aukera izango da, instalazio zuri-gorrietan ostatu hartzeko aukerarekin.

Aldi berean, AC Football Centerrek teknologiari eskainitako prestakuntza-eremu espezifiko bat garatu du, arlo horretan hobekuntza bilatzeko dagoen eskaera handiari erantzuteko. Egoitzak mailaz maila bereizitako bi proposamen diseinatu ditu, software garrantzitsuenak eta futboleko edozein profesionalek behar dituen trebetasunak modu praktikoan menderatzeko helburuarekin. 

Kasu honetan, saioak formatu erdi-presentzialean egingo dira. 18 orduko prestakuntza-proposamena da, lau klase online  klasetan eta aurrez aurreko 2 klasetan banatuta, San Mamesen eta Lezaman.

Informazio gehiago, AC Football Centerren webgunean.