Marta Unzueren mediku-txostena
Kapitain zuri-gorriak haustura izan zuen eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatuan FC Bartzelonaren aurkako partidan
Marta Unzue Athleticeko jokalariak min hartu zuen larunbatean Bartzelonaren aurka. Lehen zatiko zortzi minutu igaro ostean, nafarrak ezusteko bat izan zuen eskuin belaunean, eta, ondorioz, ezin izan zuen berdegunean jarraitu.
Zantzu txarrenak iragartzen zituzten lehen miaketen eta proba medikoen ondoren, Athletic Clubeko Zerbitzu Medikoek adierazi dute Marta Unzuek haustura duela eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatuan. Ebakuntza kirurgikoa egingo zaio datozen egunetan.
Zurekin gaude, Marta!