
“Helburua puntu batera dago eta hamabi daude jokoan"
“Helburua puntu batera dago eta hamabi daude jokoan"
Dani Garciak badaki Athleticek garaipena behar duela RC Celtaren aurka larunbatean, San Mamesen, azken txanpari baikortasunez aurre egiteko: "Zaleek asko animatuko dute, badakite asko dugula jokoan"
Dani Garcia hedabideen aurrean agertu da Athletic Clubek RC Celta etxean hartuko duen astean (lr. 16:15ean). Zumarragako erdilariak onartu du taldea "izorratuta" dagoela LaLigako azken jardunaldietan lortutako emaitza negatiboen dinamikarekin, baina azpimarratu du "ez dagoela aitzakiak jartzeko denborarik, helburua puntu bakarrera dagoelako eta astebete geratzen delako aurretik, ezinbesteko hiru partidarekin. Egoerari buelta eman behar diogu, azkar".
Horretarako, Danik badaki Athleticek RC Celtari irabazi behar diola San Mamesen: "Etxean, gure jendearekin, garaipen bat lortuz gero, ziur nago ostegunean Iruñera egingo dugun bisita beste era batera planteatuko dugul. Futbola dinamiken asuntoa da eta guk gurea aldatu behar dugu ".
Erdilariak badaki taldeak zaleen baldintzarik gabeko babesa aprobetxatu behar duela: "Ziur topera animatuko dutela, asko dugulako jokoan. Azken aldian ez dituzte gure aldetik espero zituzten pozak jaso eta dena emango dugu, eurengatik eta guregatik ere. Mahai gainean kolpe bat emateko gogoa dugu".
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - RC Celta

