
Glasgowen jokatuko den Celtic-Athletic partidarako sarrerak salgai
Glasgowen jokatuko den Celtic-Athletic partidarako sarrerak salgai
Athleticzaleek Celtic Parkeko 120 blokea dute gordeta abuztuaren 1ean, asteartean, 19:30etik aurrera (bertako ordua) jokatuko den partidarako
Dagoeneko salgai daude Celtic FC eta Athletic Clubek abuztuaren 1ean Glasgowen jokatuko duten partidarako sarrerak, 19:30etik aurrera (bertako ordua).
Celtic Parken sarrera bat erosi nahi duten pertsona guztiek esteka honen bidez egin dezakete. Etxeko taldeak 120. blokea erreserbatu du zale zuri-gorrientzat.
OHARRA: Celtic FCren sarrera-webguneak telekomunikazio-operadore batzuetarako sarbidea mugatua du. Ezin baduzu erosketa-prozesuan sartu, saiatu beste terminal baten bidez egiten beste operadore batekin.
Sarrerek 22 euroko prezioa dute helduentzat, eta 14 eurokoa 16 urtetik beherakoentzat eta 65 urtetik gorakoentzat. Txartelak partidaren data baino astebete lehenago bidaliko dira adierazitako posta elektronikora.