Athletic Cluben 2023/2024 ekipazio berria

Athletic Cluben 2023/2024 ekipazio berria

Datorren denboraldirako Castoreren elastiko zuri-gorria, dagoeneko salgai

Athletic Clubek eta Castorek 2023/24 denboraldirako lehen ekipazioa ezagutzera eman dute. Dagoeneko eskuragarri dago Klubeko online dendan eta, biharko 10:00etatik aurrera, baita denda fisikoetan ere egongo da.

Klubak 1898an sortu zenetik egin duen bide arrakastatsuan inspiratuta, ekipamendu berriak harrotasunez erakusten ditu Athleticen marra zuri-gorri enblematikoak, beti bezala bere armarriarekin batera, munduan zaletasun paregabearen ikur, eta Castore babesle tekniko berriaren xehetasun esklusiboekin.

Klubaren 125. urteurrenak markatutako denboraldian, kamisetak oroitzapenezko logotipoa darama garondoan, ikurrin batekin batera, Athleticek bere lurrarekin, Euskal Herriarekin, duen lotura bereziaren ordezkari. Ekipamendua osatzeko, lepo-mokoa eta ukabilak mahuketan, kolore-kontrastearekin, praka beltzak eta puntuzko galtzerdiak, goialdean erremate zuri-gorriak dituztenak.

Atezainaren janzkerak Athleticeko atezainen kolore beltz tradizionala mantentzen du, marra zuri bertikal arinekin eta San Mameseko fatxadako motiboekin.

Lortu orain zurea!