Marton, Athletic Clubeko jokalari berria

Marton, Athletic Clubeko jokalari berria

Aurrelaria, denboraldi honetako Real Sociedad Bko golegile nagusia 12 tantorekin, Ernesto Valverderen aginduetara ekingo dio denboraldiaurreari

Athletic Clubek eta denboraldi honetan Real Sociedaden bigarren taldean aritu den Javier Marton aurrelariak akordioa lortu dute jokalari zuri-gorria bihur daiten. Hiru denboraldirako sinatu duen golegile nafarrak bihar ekingo dio denboraldiaurreari lehen taldearekin, Ernesto Valverderen aginduetara.

Martonek 24 urte ditu eta 2017an iritsi zen Zubietara, Peña Sportetik. Real Sociedad Bko golegile nagusia izan da aurtengo kanpainan Primera Federacion mailan, 12 tantorekin, eta 15 partida jokatu zituen LaLiga Smartbanken aurreko denboraldian.