
Lehen taldea |
Martxan da Athletic Club zaletuen babes handiarekin
Martxan da Athletic Club zaletuen babes handiarekin
Azterketa medikoak Zorrozaurreko IMQ Kirol Medikuntzako Unitatean egin dira
Athleticeko 31 jokalarik denboraldi hasierako ohiko proba medikoak egingo dituzte gaur eta bihar artean, Josean Lekue Klubeko zerbitzu medikoen buruak eta Pablo Aranda Igualatorio Medico Quirurgico-ko (IMQ) Zorrozaurreko medikuak gainbegiratuta.
Ernesto Valverdek zuzentzen duen gizonezkoen lehen taldeak, gainera, saio bikoitza egin du berdegunean, eta arratsaldekoa ikusteko Lezamako 1. zelaia jendez lepo egon da.